Malerrekako pilota txapelketako senior mailako finalerdietan zein ariko diren erabaki da

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 09:30
Oberenako Oier Aritegi lekaroztarrak lortu du finalerdietarako txartela, Lapkeko Erlerekin bikote eginez.

Asteazken arratsaldean jokatu zituzten final laurdenak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita batgarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako pilotariak ere jokoan sartu dira urtarrilaren 25ean, asteazken arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatu dituzten final laurdenetako partidekin. Honela, finalerdietan ariko diren lau bikoteak zein diren erabaki da.

Senior, final laurdenak emaitzak

Asteazkenean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

  • Lakabe eta Peñalver (Paz Ziganda), 22 – Goikoetxea eta Alonso (Zestoa), 17
  • De la Torre (Lagunak) eta Garcia (Najerino), 11 – Mikelarena (Buruzgain) eta Apeztegia (Oberena), 22
  • Diaz de Gereñu eta Ramos (Txukun Lakua), 19 – Ariztegi (Oberena) eta Erle (Lapke), 22
  • Ilarregi eta Agirre (Oberena), 15 – Riol (Izarra) eta Odriozola (Eple), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun