Inauteriak ongi pasatzeko mezua zabaldu diete bi herrietako udalek herritarrei. Baina horrekin batera, zazpi puntuko bandoa zabaldu dute heldu den astelehenean eta asteartean, urtarrilaren 30ean eta 31n, ospatuko dituzten inauteriei begira:
- Debekatua dago plazan aparkatzea.
- Zubietan, herriko sarrera 13:00etatik aurrera itxiko dute ibilgailuendako.
- «Ezinbestekoa da» joaldunen eta mozorroen ibilbidea errespetatzea. Joaldunak plazan sartu arte karrozak plazan ez sartzea eskatu dute.
- Karrozetan erabilitako autoek eta traktoreek asegurua izan eta indarrean dagoen araudia bete behar dute.
- Desfilea akitu ondotik, karrozak plazan ez uzteko eskatu dute. «Bakoitza bere tokira erretiratu».
- «Debekaturik dago animaliei tratu txarra ematea edo justifikatu gabeko kalte edo sufrimenduak ekartzen dizkien edozein gauza egitea».
- «Zentzuz jokatu argazkiekin sare sozialetan».