Urrozko Herriko ostatu-jatetxea eta baita janari-denda ere errentan hartzeko deialdia egin du Urrozko Udalak eta interesatuta daudenek otsailaren 9ko 11:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera herriko idazkaritzan. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izanen da, baina urteka luzatzeko aukera emanen du Urrozko Udalak.
Zehazki, zer sartuko da kontratuan
Kontratu honen bidez, Urrozko ostatu-jatetxeari eta dendari lotutako instalazioak errentan hartuko dira, ostatu-jatetxe zerbitzuaren ustiapena eta baita denda kudeatzea ere.
Hor sartzen da:
- Ostatua eta jatetxea Herriko etxearen beheko solairuan, bai eta bigarren solairuan dagoen etxebizitza ere, horretarako eginen den inbentarioan zehaztuko diren ekipamenduekin.
- Herriko Ostatuaren aitzineko aldean dagoen lokala alokatzea, elikadura-denda gisa erabiltzeko.
Adierazi dutenez, ostatua hartzen duenak lehenbiziko urtean 2.400 euro ordaindu beharko ditu, hilabetean 200 euro, eta horri BEZa gehitu behar zaio. Errentaren saria urteko KPIaren arabera igoko dute.
Ikusi baldintza-plegu osoa (gazteleraz) hemen.