Malerrekako pilota txapelketako senior mailako final laurdenak jokatuko dituzte urtarrilaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 14:00

Asteazkenean 18:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Doneztebeko Erreka elkarteak hogeita batgarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako pilotariak ere jokoan sartuko dira urtarrilaren 25ean, asteazkenean 18:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzten final laurdenetako partidekin.

Senior, final laurdenak

Asteazkenean 18:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

  • Lakabe eta Peñalver (Paz Ziganda) – Goikoetxea eta Alonso (Zestoa)
  • De la Torre (Lagunak) eta Garcia (Najerino) – Mikelarena eta Murillo (Buruzgain)
  • Diaz de Gereñu eta Ramos (Txukun Lakua) – Otxoa eta Erle (Lapke)
  • Ilarregi eta Agirre (Oberena) – Riol (Izarra) eta Aranburu (Eple)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun