Isabel Elizaldek eta Leire Mariezkurrenak irabazi dute Euskal Herriko mus txapelketako Zubietako kanporaketa

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 23a, 20:00
Isabel Elizalde eta Leire Mariezkurrena txapeldunak eta Fermin Etxekolonea eta Ernesto Dominguez txapeldunordeak larunbatean Zubietako Herriko Ostatuan.

Larunbatean jokatu zen Zubietan Euskal Herriko mus txapelketako Zubietako kanporaketa. Lau bikotek parte hartu zuten eta Isabel Elizalde eta Leire Mariezkurrena suertatu ziren garaile, finalean Fermin Etxekolonea eta Ernesto Dominguezi irabazita. Elizalde eta Mariezkurrena izango dira Zubietako ordezkariak martxoaren 11n jokatuko den Nafarroako finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun