Ezkurra II.a eta Azpiroz aurrez aurre izanen dira Masters txapelketa hasteko

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 16:00
Josetxo Ezkurrak Masters txapelketako finalerdietako ligaxkara sailkatzeko txartela izanen du jokoan larunbatean Galarretan.

Urtarrilaren 21ean Galarretan jokatuko den jaialdiko lehen partidan Urriza berriz ere kantxara bueltatuko da

Buruz buruko Kutxabank erremonte txapelketako ligaxkan jokatzeko eskubidea ematen duen partida jokatuko dute Josetxo Ezkurra II.a donetebarrak eta Azpirozek urtarrilaren 21ean, larunbatean 15:30ean hasiko den jaialdian. Jaialdiko lehen partidan, berriz ere Urriza ikusteko aukera izanen da.

Ezkurra II.a eta Azpirozen arteko partidaren irabazleak Masters txapelketako ligaxkan jokatzeko aukera izanen du, Barrenetxea IV.a eta Ansa II.aren kontra. Lehendik ere arituak dira Ezkurra II.a eta Azpiroz elkarren kontra buruz buru, berriki gainera. Abuztuaren 4an izan zen, buruz buruko txapelketan aitzinera egin ahal izateko eta orduan Doneztebekoa nagusitu zen, 30-23. Orain ere faborito izanen da Ezkurra II.a.

 

Galarretako jaialdia, larunbatean 15:30ean

  1. Urriza eta Larrañagam Segurola eta Barrenexea IV.aren kontra, 30 tantora
  2. Ezkurra II.a Azpirozen kontra, MASTERS TXAPELKETA, 30 tantora
  3. Goikoetxea V.a eta Oier Apezetxea goizuetarra, Loitegi eta Martirenaren kontra, 40 tantora

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun