Nafarroako IX. Trikiti jaialdia urtarrilaren 28an eginen dute Burlatan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 25a, 08:00
Zenbait urtez Lesakan egin duten Nafarroako Trikitixa Jaialdia Burlatan eginen dute aurten.

Nafarroako Trikitixa Elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako Nafarroako Trikitixa Jaialdia Burlatako kultur etxean eginen dute aurten urtarrilaren 28an, hilabeteko azken larunbatean 17:30ean hasiko den jaialdian.

Jaialdirako eta ondotik eginen den afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Burlatako Kultur Etxearen webgunean, baita Euskal Herria Peñan edo 948 012 012 telefonora deituz. Jaialdirako sarrerak 12 eurotan daude salgai eta jaialdia eta afarirako sarrerak 20 eurotan.

Alazne Untxalo iturendarrak eta Sarai Roblesek aurkeztu duten jaialdian Arkaitz Mindegia aurtiztarrak eta bere lagunek parte hartuko dute, bertze hainbat musikarirekin batera: Baltzola, Astiasaran II.a eta Andoneki, Nor da Maurizia Zelako Kultur Ideiak, Aitor Huizi, Kattalin Zubizarreta eta Manex Torrealdai, Naiara eta Iarra eta Xabi Etxaniz eta Ainara Saizar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun