Sunbillako inauterietako emakumeen afarirako txartelak urtarrilaren 21ean izanen dira salgai

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 20a, 11:00

Urtarrilaren 27an eginen dute Sunbillako inauterietako emakumeen afaria. Horretarako txartelak larunbat honetan erosi behar dira.

Larunbatean Ulibeltzak elkartean 17:00etan herrikoen txanda izanen da eta 17:30ean gainerakoena

Urtarrileko azken asteburuan ospatuko dituzte inauteriak Sunbillan. Emakumeen afaria, ohi bezala, ortziralean izanen da, urtarrilaren 27an 22:00etan Ulibeltzak elkartean. Ondotik sorpresa izanen dute. Horretarako txartelak, urtarrilaren 21ean, larunbat honetan salgai paratuko dituzte Ulibeltzak elkartean. 17:00etan herrikoen txanda izanen da eta 17:30ean gainerakoak txartela erosteko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun