Eguradi kaskarrarekin ospatu dute San Anton eguna Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 14:00

Zubietako San Anton baselizan meza izan zuten astearte goizean eta arratsalden estalpean merienda eta musika.

Errege bezperako eta inauterietako joare soinuen artean, ilbeltzaren 17an, lasaitasunean eta eguraldi kaskarrarekin ospatu zuten San Anton eguna Zubietan. Baselizan meza aditu ondotik hamaiketakoa izan zuten eta arratsaldean meriendatzeko txokolatea eta Modesto soinulariarekin musika estalpean, udalaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun