Malerrekako pilota txapelketako elite mailako finalerdiak gibeleratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 13:00

Alerta egoeragatik bertan behera utzi dituzte Donezteben gaur arratsaldean jokatzekoak zituzten Malerrekako pilota txapelketako elite mailako finalerdiak.

Arratsalderako iragarria dagoen ekaitz-alerta dela eta hartu du erabakia Erreka elkarteak

Gaur arratsaldean jokatzekoak ziren Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketako elite mailako finalerdiak. Erreka elkartetik jakinarazi dutenez, gaur arratsalderako iragarria dagoen ekaitz-alerta dela eta bertan behera utzi dituzte bi partidak eta aitzinerago jokatuko dituzte, otsailaren 1ean seguruenik.

Elite mailako finalerdietan, Labaka (Tolosa) eta Cuairan (Erreka), Goizuetako Beñat Apezetxea (Erreka) eta Mundarroko Lizeagaren kontra aritzekoak dira alde batetik eta Zugarraldeko Ugaitz Elizalde iturendarra eta Irurita (Oberena), Oberenako Oskoz eta Lazkozen kontra, bertzetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun