Ane Ablanedo haur prebentzioan adituak solasaldia emanen du urtarrilaren 17an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 16a, 17:00

3-8 urte arteko haurren gurasoei egonen da zuzendua jardunaldia

Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak gurasoei zuzendutako solasaldia antolatu dute urtarrilaren 17an 16:30ean Donezteben, Malerrekako Mankomunitatean. Haur prebentzioan aditua den Ane Ablanedok emanen du solasaldia eta lau gai nagusi landuko ditu: garapena, askatasun muga, heldu bidelaguna eta neurosiaren prebentzioa. 

3-8 urte bitarteko haurren gurasoei egonen da bereziki zuzendua mintzaldia. Parte hartu nahi dutenek 638 529 785 Whatsappera idatzi beharko dute izena emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun