Aparkatzeko arauak errespetatzeko eskatu du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 13a, 09:00

Denbora mugatuko hainbat aparkaleku daude Doneztebeko erdigunean.

Doneztebeko Udalak bere kezka adierazi du Eguberrietan hainbat ibilgailu espaloi gainen aparkatu dituztelako eta denbora mugatuko tokietan denbora muga gainditu dutelako. 

Udalak herritarrei eta inguruko herrietatik etorritako bisitariei gogorazi nahi die erdigunean ordu eta erdiz aparkatzeko aukera dagoela, eta lasaiago ibili nahi duenak badituela bertzelako aparkatzeko tokiak.

«Espero dugu denok bertze herri eta hiri guztietan bezala Donezteben ere ibilgailuak behar de tokitan uztea. Karrika denona da eta denontzako da. Elkarbizitza goxoa izan dezagun eta zaindu eta errespetatu ditzagun herritarrak, bideak eta espaloiak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun