Iturenen eta Urrozen grabatu zuten 'Ilargi guztiak' filma gaur arratsean emanen dute telebistan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 12a, 13:30

Euskal Herriko hainbat bazterretan egin zituzten Igor Legarreta zuzendariaren Ilargi guztiak filmeko grabaketak, eta tartean, 2020ko udaberrian Iturengo Lopetxoneko bordan eta Leurtzan aritu ziren grabatzen. Azken gerra karlistaren ondoko Euskal Herrian kokatutako istorioa kontatzen du eta gaur arratsean ETB1en emanen dute, 22:30ean. Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Zorion Egileor aktoreak dira protagonistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun