Mihiluze saioko zakua eraman dute Doneztebeko Oier eta Aritz aita-semeek

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 10a, 13:00

Oier eta Aritz Zulaika Doneztebeko aita-semeek urtarrilaren 4an egin zuten estreinaldia ETB-1eko Mihiluze saioan eta atzoko saioan 3.609 euroko zakua eraman zuten. Ez zuten erronka makala, ibaiak Afrika, Amerika eta Asian kokatzea egokitu baitzitzaien, baina bikain moldatu ziren eta eurentzat izan zen zakua. Zorionak!

Saioa osorik EITB Nahieran atarian ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun