Eratsunen ez da ekitaldi faltarik izan Errege Egunaren bezperan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 9a, 16:00

Urtarrilaren 5ean goizez eta arratsaldez izan zituzten ekitaldiak. Goizean, Eratsungo haurrek etxez etxe kalejira egin zuten, arratsaldean ipuin kontalariaren saioarekin gozatu zuten eta meriendan indarrak hartu ondotik, gauean hiru errege magoen bisita izan zuten herritarrek. Argazkiak: Ana Mariezkurrena.

Hurrengo hitzordu handia larunbat honetan, urtarrilaren 14an, dute, inauteriak ospatzeko. Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira, arratsaldean etxez etxe kalejira eginen dute bertsolariekin eta gauean afaria izanen dute musikariekin. Bertsolariak Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze izanen dira eta akordeoilaria Beñat Mitxelena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun