Sunbillan ere Errege Kabalgata dotorea izan dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 9a, 19:00

Urtero bezala Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek beraien bisita egin zuten Sunbillara ere. Itturburuko maldatik beheiti karrika nagusian barna pasatu ziren. Zubi zaharretik goitu eta goitiko eskolan barna, Oteizenetik, Txangenera joan ziren. Handik Harbizti auzotik, Leku eder karrika barna pasatuz, elizara ailegatu ziren. Bertan, meza entzun zuten.

Eliza jendez beteta, bertako haur eta gaztetxoek Trapatan trapatan kantarekin egin zieten harrera. Ainhoa Armendarizek, trikitixarekin, eta Aitor Ibarra Jaliskok, tronpeta lagun, musikaz jantzi zuten meza hasiera. Meza bitartean ere haur eta gaztetxoek Mi burrito sabanero kanta abestu zuten, eta Jaliskok ere kanta eder bat jo zuen. Bukaeran, eskutitzak, muxuak eta argazkiak ateratzeko tarte ederra izan zuten bertaratutako guztiek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun