'Administrazioa zugandik hurbil' ikastaroa eginen dute urtarrilaren 12an Iturenen eta Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 9a, 09:00

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak antolatuta, hilaren 12an, ortzeguna, Administrazioa zugandik hurbil ikastaroa eginen dute Iturenen eta Donezteben. Iturenen 10:00etan izanen da Herriko Etxean, eta Donezteben, aldiz, 12:30ean Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan. 

Bertaratzen direnek izapide eta gestio ohikoenak egiteko aholkuak jasoko dituzte, eta baita administrazio publikoarekin elektronikoki harremanak izateko balio duen Cl@ve sistemaren kode iraunkorra ere. Horretarako, NANa eraman beharko dute interesatuek. Ikastaroa dohainik izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun