Bertze herri aunitzetan bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Donezteben izanen dira gaur. 11:00etan hasita, hiru erregen pajeak karrikaz karrika ibiliko dira haurren eskutitzak biltzen. Ordu erdi beranduago, elizako atarian bilduko dituzte kartak.
Arratsaldean erregeen txanda izanen da. 18:00etan aterako da kabalgata eskolatik eta Ameztia karrika, Mourges etorbidea eta Karrika Nagusia pasata elizan bukatuko da.
Kabalgata dela eta arratsaldean alde zaharra itxita egonen da kotxeentzako, eta Parrokia karrika, aldiz, goizez eta arratsaldez.