Lehen joare soinuak adituko dira Errege bezperan Aurtitz, Ituren eta Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 4a, 11:00
Ohi bezala, lehen joare soinuak errege bezperan adituko dituzte Zubietan, Iturenen eta Aurtitzen. Ttikienak arratsaldez ateratzen dira eta nagusiak ordu ttikietan.

Errege bezperan Zubietan, Aurtitzen eta Iturenen joare soinuak nagusituko dira. Arratsalde partean herri hauetako gaztetxoak joareak jantziz etxez etxe ibiltzen dira  Zubietako joaldunek Doneztebeko Errege kabalkadan parte hartuko dute eta Aurtizkoek Elizondokoan.  Gauean, berriz, mahaiaren bueltan kuadrilla ederrak bilduko dira afaltzera. Ordu ttikietan, berriz, joareak paratu eta harat-honatean ibiliko dira hiru herrietan. Inauterietarako gutti falta denaren seinale.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun