Ondotik, 14 urtetik goitikoen txanda izan zen. Kuadrilla ederrak parte hartu zuen eta gizonezkoetan Eneit Bertiz Apezetxea izan zen bizkorrena, Julen Ibarra Irazoki eta Ekaitz Bertiz Apezetxearen aitzinetik. Nesken sailkapena berriz ondorengoa izan zen: 1. Leire Sanzberro Oharriz, 2. Josune Agirre Maritorena eta 3. Aitana Retegi Sorozabal. Boletoak ere salgai izan ziren eta irabazleak ondorengoak izan ziren: 1. Josune Agirre Maritorena, 2. Itsaso Arrieta Agirre eta 3. Mari Paz Gelbentzu Almandoz. DJ J&Jk giro ederra paratu zuen. Parte-hartzaileak eta antolakuntza lanetan ibili diren guztiak zoriondu behar dira.