Mendaurrera igoz eta San Silvestre lasterketarekin akitu du urtea Errekak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 2a, 11:00

2022 urtea agurtzeko Mendaurrera igo ziren Errekako mendizaleak.

Urteroko ohiturari eutsiz, Mendaurrera igoz akitu zuen urtea Doneztebeko Erreka elkarteak. Eguraldi epel baina haizetsuarekin, hainbat mendizale igo ziren Mendaurrera urtezahar goizean. Arratsaldean, berriz, San Silvestre lasterketa izan zuten.

Aipatzekoa da 200 korrikalari baino gehiagok parte hartu zutela Doneztebeko San Silvestre lasterketaren hamabosgarren edizio honetan eta izen-emateekin bildutakoa SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.

Gizonezkoen artean, Gwendal Larque beratarra izan zen bizkorrena, Joseba Elizagoien narbartearra bigarren eta Santi San Miguel doneztebarra hirugarren. Emakumeetan, Vanesa Pacha nagusitu zen, Saioa San Miguel eta Amaia Jorajuria doneztebarren aitzinetik.

Elizagoien, Larque eta San Miguel, gizonezkoen podiumean.

San Miguel, Pacha eta Jorajuria, emakumeen podiumean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun