Tonbolako zenbaki sarituak jakinarazi ditu Doneztebeko merkatarien elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 27a, 15:30

Abenduaren 9tik 22ra erosketak bertan egin dituztenen artean, 100 euroko sei erosketa txartelen zozketa egin du Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteak. Gure Tonbolako zenbaki sarituek abenduaren 31 arteko epea izanen dute saria biltzeko.

Hauek dira zenbaki sarituak: 3738, 3348, 6962, 0449, 1391 eta 0356. Sarituek Arlepo-Onddo ta Punto dendatik hartu beharko dute saria, abenduaren 31 baino lehen.

Saritu horiek agertzen ez badira, bertze sei zenbaki atera dituzte erreserba moduan: 6700, 3846, 6335, 2143, 4099 eta 0559.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun