Doneztebeko Miren eta Marivi Agesta ahizpek irabazi dute Erreka elkartearen saski paregabea

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 18:30

Miren eta Marivi Agestak irabazi dute Erreka elkartearen 2022ko saski paregabea. Argazkian Nerea Telletxearekin, Erreka Kirol Elkarteko Saskiaren batzordeko kidearekin.

Hamabi eguneko epearen barnean, agertu da 01231 zenbakiaren jabea, eta aurtengoan Doneztebeko bi ahizpa dira txartel irabazlearen jabeak: Miren eta Marivi Agesta. Abenduaren 21ean egin zuen zozketa Erreka Kirol Elkarteak eta gaur eman dute ezagutzera zein den zenbaki horren jabea. Agertuko ez balitz, 01731 edo 08089 zenbakien jabeak izanen liratekeen saridunak, hurrenez hurren.

Saridunak sari ederra eramanen du etxera:

  • 150 euroko erosketa-txartela Doneztebarrak Merkatarien eta Zerbitzuen elkarteko saltokitan gastatzeko
  • 150 euroko erosketa-txartela erregaian
  • Roomba robot xurgagailua
  • Asteburu bateko ateraldia bi pertsonendako
  • Lacturale produktuen lotea
  • Ordenagailu eramangarria
  • Mendiko bizikleta
  • Telebista bat
  • Hutsean ontziratzeko makina bat
  • Bi pertsonendako otordua inguru jatetxe berezi batean
  • Ardoa, urdaiazpikoa, likoreak...

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun