XV. San Silvestre lasterketa, SOS Himalaya elkartearekin bat eginez
Arratsaldean, berriz Doneztebeko San Silvestre lasterketaren hamabosgarren edizioa antolatu dute, proba guztiz herrikoia eta giro paregabean ospatzen dena. Aurtengo edizioa ere solidarioa izanen da eta SOS Himalaya elkartearekin bat eginen du Erreka elkarteak.
18:00etan 2009.urtean edo beranduago jaiotakoak aterako dira eta zirkuituari buelta bat emanen diote. Proba honetan parte-hartzea doakoa da. Ondotik helduek 3,5 km laster eginen dute. Irteera eta helmuga, beti bezala, udaletxe atarian izanen da. Izena emateko bortz euro ordaindu beharko da eta kirol asegurua horren barrenean dago.
Garaileentzat sariak eta proba nagusian parte hartzen duten guztiei opari bat emanen zaie. Gainera zozketak ere eginen dituzte.