Osasuna Fundazioko futbol taldea zelairatu dute aurten Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 17:00

Osasuna Fundazioak, 2015 eta 2016an jaiotako haurrekin taldea zelairatu du aurten Donezteben. Joel Gil dute entrenatzaile.

2015 eta 2016an jaiotako haurrak biltzen ditu, Joel Gil lesakarraren gidaritzapean

Osasuna Fundazioko futbol taldea zelairatu dute aurten Donezteben. 2015 eta 2016 urteetan sortutako haurrak dira, sei eta zazpi urtekoak eta Joel Gil Goienetxe lesakarrak entrenatzen ditu. Astean behin entrenatzen dute, asteazkenetan eta hilabetean behin partida jokatzen dute Taxoaren, Osasunaren instalazioetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun