Binakako erremonte txapelketako finalerdirako pilotak hautatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 13:00

Ansa II.a, Aritz Juanenea, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a finalerdirako pilotak hautatu ondotik. Argazkia: Maialen Andres

Ansa II.a eta Aritz Juanenea saldiastarra, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira abenduaren 24an Galarretan

Oriamendik antolatutako binakako erremonte txapelketako finalerdia jokatuko dute abenduaren 24an Galarretan Ansa II.a eta Aritz Juanenea saldiastarrak, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren kontra. Irabazleek Segurola eta Larrañaga izanen dituzte esperoan finalean.

Ortzegun arratsaldean hautatu zituzten finalaurrekorako pilotak lau erremontistek. Ansak eta Juaneneak pilota motelagoak aukeratu zituzten, Barrenetxeak min guttiago egin dezan eta Urnietakoa jokoan gehiago sartu dadin. Goikoetxeak eta Barreneatxeak, berriz, pilota bizi-biziak aukeratu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun