Olentzerok eta Mari Domingik bisita eginen dute bihar Doneztebera

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 23a, 10:00

Eskualdeko bertze herri aunitzetara bezala, bihar Doneztebera ere eginen dute bisita Olentzerok eta Mari Domingik. Ondoko ibilbidea eginen dute: 18:00eta Askin haur eskolako maldatik jaitsiko dira eta bertatik Zazpigurutzeko plazara joanen dira. Ondotik, Bear zana frontoira hurbilduko dira, eta bukatzeko eliza atarian egonen dira haurrekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun