Malerrekako jubiloteketako kideek topaketa egin dute Donamarian

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 22a, 10:30

Malerrekako jubilotekako kideak elkar ezagutzeko asmoz, topaketa egin zuten atzo Ezkurrako, Sunbillako, Donamariako eta Zubietako kideek Donamarian. 28 lagun inguru bildu ziren Donamariako Herriko Ostatuan. Hator hator abestia kantatu ondotik, bingoan aritu ziren. Opariak jasota, gosari eder bat ere egin zuten.

Argazkia: Natalia Rekarte eta Jaione Zabalo. Testua: Jaione Zabalo. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun