Aritz Juaneneak binakako erremonte txapelketako finalerdia jokatuko du abenduaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 20:00

Juaneneak Barrenetxea izanen du arerio atzeko kuadroetan Eguberri bezperako finalerdian.

Ansarekin batera, Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira eta irabazleek finalean esperoan izanen dituzte Segurola eta Larrañaga

Binakako erremonte txapelketako ligaxkako azken partida jokatu zen larunbatean Galarretan eta honenbertzez, finalista zein bikote izanen den eta finalerdia zeinek jokatu beharko duten erabaki zen. Honela, Segurolak eta Larrañagak 40-25 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Martirenari eta ligaxkako lehen postua eta finalerako zuzeneko txartela lortu zuten irabazleek. Abenduaren 24ko finalerdia jokatu beharko dute ligaxkan bigarren eta hirugarren izan diren Ansa II.a eta Aritz Juanenea saldiastarrak eta Goikoetxea V.ak eta Barrenetxea IV.ak.

Finalerdia, aipatu bezala, abenduaren 24an jokatuko dute eta pilota aukeraketa ortzegunean eginen dute. Txapelketatik kanpo gelditu dira Aldabe eta Azpiroz eta Ezkurra II.a eta Martirena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun