Karrikaburu txapeldun Bortz Kirol pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 10:00

Bortz Kirol txapelketako lau pilotari onenak, Errekako ordezkariekin eta Leire Ortuoste Doneztebeko alkatearekin, sari banaketaren ondotik.

Donibane Garazikoak 88-45 irabazi zion Ugalde oiartzuarrari larunbatean Donezteben jokatutako finalean

Txapelketa osoan erakutsi duen nagusitasuna finalean ere nabarmen utzi zuen Donibane Garaziko Jerome Karrikaburuk eta Erreka elkarteak lehen aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketaren finala irabazi zion Andoni Ugalde oiartzuarrari (88-49), larunbat arratsaldean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Xaren eta joko garbin garaipen garbiak lortu zituen Karrikaburuk eta eskularruarekin eta paletarekin ere irabaztea lortu zuen. Honela, eskuzko pilota partidara aukerarik gabe ailegatu zen Ugalde. Halere, final polita eskaini zuten. Datorren urtean bigarren edizioa antolatzeko prest azaldu da Erreka kirol elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun