Karrikaburuk eta Ugaldek jokatuko dute abenduaren 17an Bortz Kirol txapelketaren finala

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 16a, 12:00

Karrikaburu eta Ugalde aurrez aurre izanen dira larunbateko finalean.

Errekak antolatutako lehen edizio honen azken hitzordua larunbatean 17:00etan izanen dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Batez ere xarez eta joko garbin duen nagusitasuna kontuan hartuz Donibanekoa izanen da faborito eta oiartzuarrak esku pilota partidara oraindik aukerekin ailegatzea izanen du helburu.

Xare: Karrikaburu da faborito nagusia, eta Ugaldek bere ezkerra baliatuz, ahalik eta tanto gehien egiten saiatuko da. 

Joko garbi: Berriz ere Karrikaburu izanen da faboritoa eta bere aldeko ahalik eta abantailarik haundiena lortzen saiatuko da. 

Eskularrua: Hemen hasiko da partida irekitzen. Beraien arteko lehen partidan, Karrikaburuk irabazi bazuen ere, lehia estua izan zuten. Partidaren gakoetako bat jokamolde honetan egonen da, Ugaldek markagailua bere aldera ekartzeko lehen aukera izanen baitu.

Paleta: Hemen ere partida irekia aurreikusten da. Ligaxkako partidan Karrikaburuk irabazi bazuen ere, bi pelotariek aunitz hobetu duten jomamoldea da. Ugaldek irabazi beharreko partida izanen da eskuzkora bizirik ailegatzeko.

Eskua: Hemen faborito nagusia Ugalde profesional ohia izanen da, eta bere helburua zerbait jokoan dela ailegatzea izanen da.

Finala zuzenean ikusteko klikatu HEMEN

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun