'Lagun gaua' antzezlana aurkeztuko dute larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 15a, 10:30

Nafarroako Gobernuak antolatua, gazteei zuzendutako Lagun gaua antzerkia aurkeztuko dute abenduaren 17an 18:00etan Donamariako Jauregian

Antzezlanaren helburua gazteak afera publikoetan parte hartzera animatzea da, hausnarketarako eta hartu-emanetarako espazioa sortuz. 30 minutuko iraupena dauka lanak, eta ondotik debatea izanen da ikusle gazteen eta aktoreen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun