Malerrekako Txuri-Urdinak peñaren aurkezpena egin dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 13:00

Mikel Aranburu, Agustin Gajate eta Mitxel Loinaz errealeko jokalari ohiak izan ziren ekitaldian

Donostiako Real Sociedad futbol taldeko zaleak biltzen dituen Malerrekako Txuri-Urdinak peñaren aurkezpen ofiziala egin zuten igandean Donezteben. Ekitaldian, Malerrekako errealzaleekin batera, Mikel Aranburu, Agustin Gajate eta Mitxel Loinaz jokalari ohiak izan ziren.

Malerrekako Txuri-Urdinak peña duela pare bat  urte sortu zen, baina igandera arte ezin izan zuten inauguraziorik egin. Igandean bai, ohorezko aurreskua eta bazkaria egin zuten, kamiseta, lepoko eta zapi txuri-urdinen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun