Doneztebeko Santa Luzia eguneko ferian 1.500 euro bildu dituzte Saray elkartearentzat

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 14a, 11:00

Erreka guraso elkarteak bildutako dirua eman zion Saray elkarteari. Argazkia: Alicia del Castillo

Santa Luzia eguna ospatu zuten asteartean eta artisauen azoka eta meza izan zituzten, jostunen egunean. Aitzinetik, igandean ere hainbat ospakizun egin zituzten, Mendaur trikitiixa eskolako musikarien laguntzarekin. Horretaz gain, Erreka guraso elkarteak elkartasun salmenta postua paratu zuen eliz-atarian. Bertan bildutakoa Saray elkartearentzat izan zen.

Gurasoen postuan mila euro bildu zituzten eta Nafarroan bularreko minbizia dutenei laguntzen dien elkarteak paratutako informazio eta salmenta postuan bertze 500 bildu zirela kontuan hartuz, denera 1.500 euro bildu dituzte Saray elkartearentzat.

Mendaur trikitixa eskolako musikariek giro polita paratu zuten igandean Doneztebeko eliz-atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun