Aimar Jabalerak jokatuko du Eguberrietako erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 18:00
Saldias, Otano eta Jabalera, joan den asteartean Donezteben. Otanok eta Jabalerak jokatuko dute Eguberrietako txapelketa, Ion eta Utergarekin batera.

Otanorekin batera lortu zuen txartela Donezteben abenduaren 6an jokatutako jardunaldian eta Aimar Saldias kanpoan gelditu zen

Eguberrietako buruz buruko erremonte profesionaleko txapelketa-Martiko Sari Nagusian sartzeko kanporaketa jokatu zuten abenduaren 6an Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan hiru erremontistak: Aimar Saldias oiztarrak, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Otanok. Uterga eta Ionekin batera finalerdiak jokatzeko bi txartel zeuden jokoan eta Jabalerak eta Otanok eskuratu zituzten.

Lehen partidan Otanok 20-18 irabazi zion Jabalerari eta bigarrenean Otanok  20-16 irabazi zion Saldiasi. Beraz, lehen txartela Agoizkoarentzat izanen zela jakinik, Malerrekako bi erremontistek jokoan izan zuten bigarren txartela hondarreko partidan eta Jabalerak 20-15 irabazi zion Saldiasi.

Beraz, Uterga, Ion, Otano eta Jabalera izanen dira zozketa bidez erabakiko diren final aurrekoetan. Eguberrietako txapelketaren ofiiala abenduaren 14an, asteazkenean 17:00etan eginen dute Beran, Martiko enpresaren egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun