Nafarroako oilagor ehiza txapelketa bigarrenez irabazi du Aitor Apeztegia sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 14:00
Aitor Apeztegia sunbildarra, podiumean lagun izan zituen Etxeparen eta Hermosoren artean. Argazkia: Nafarroako Ehiza Federazioa

2007an irabazi zuen lehen aldiz Aitor Apeztegia Bertiz sunbildarrak Nafarroako oilagor ehiza txapelketa. Hamabortz urte beranduago, bertze horrenbertze egin du aurten, azaroaren 26an Ezporogi-Sabaitzan jokatutako proban. Bi oilagor ehizatzea lortu zuen eta podiumean lagun izan zituen Javier Hermosok eta Aitor Etxeparek bana. Hiruak izanen dira Nafarroako ordezkariak abenduaren 18an Puebla de Sanabria herrian (Zamora) jokatuko den Espainiako txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun