Karrikaburu da Bortz Kirol txapelketako bigarren finalista

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 12a, 12:00

Otxandorena eta Karrikaburu larunbateko bigarren finalerdiaren atarian. Donibane Garazikoa erraz nagusitu zitzaion Doneztebekoari eta finala jokatuko du Ugalderen kontra.

Otxandorenari final erdia irabazita, Ugalderen kontra jokatuko du finala larunbatean 17:00etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

Doneztebeko Erreka elkarteak lehen aldiz antolatutako Bortz Kirol pilota txapelketa azken txanpara sartua da. Larunbatean jokatu zuten bigarren finalerdia Eloi Otxandorenak eta Jerome Karrikaburuk. Pronostikoak bete eta Donibane Garazikoa nagusitu zitzaion Doneztebekoari. Honela, Karrikaburuk eta Andoni Ugalde oiartzuarrak jokatuko dute finala larunbatean 17:00etan.

Larunbateko finalerdiko azken emaitzan, Karrikaburuk 82-49 irabazi zion Otxandorenari. Xare, Karrikaburuk 20-2 irabazi zion Otxandorenari eta joko garbin ere, lau tantotan utzi zuen Donibane Garazikoak Doneztebekoa. Eskularruz ailegatu zen Otxandorenaren lehen garaipena (14-20), baina paletaz berriz ere Karrikaburuk 20-3 irabazi zion Otxandorenari. Beraz, finalerako txartela erabakia zegoela ailegatu ziren eskuzko partidara. Otxandorenak 20-8 irabazi zion Karrikabururi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun