Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak tonbola eginen du heldu den egunetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abenduaren 10a

Herritarrak herrian erostera bultzatzeko, tonbola antolatu du Donezteben Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak. Abenduaren 9an hasi eta 22ra bitartean herriko komertzioetan erosketak egiten dituztenen artean txartelak banatuko dituzte 100 euroko 6 bale eta opariak zozketatzeko. Zozketa abenduaren 23an eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun