Santa Luzia eguneko azoka eginen dute igandean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 9a, 10:00

Santa Luzia egunaren aitzakian hainbat ekitaldi izanen dira Donezteben heldu den egunetan. Berez, Santa Luzia eguna hilaren 13an bada ere, egun hori asteartea izaki, ohiko azoka igandean izanen da, eguraldi ona bada Parrokia karrikan, eta txarra bada frontoian. 

Igandean, hilaren 11n, 10:00etatik 14:00etara artisauak egonen dira Parrokia karrikan. Bertan xaboiak, bitxiak, gozoak, eztia, taloak... erosteko aukera izanen da. Gainera, herriko eskolako Erreka Guraso Elkarteak postua paratuko du eta jostailuak, pazko loreak eta liburuak erosteko aukera izanen da. Bildutako dirua Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari emanen diote. Azokak irauten duen bitartean karrikak alaitzeko    Mendaur trikitixa eskolako ikasleek kalejira eginen dute. 

Arratsaldean izanen du jarraipena egitarauak. Matrioskas, las niñas de la guerra pelikula ikusteko aukera izanen da 19:00etan Zineman. 

Asteartean, Santa Luzia egunean ere azoka izanen da. 11:00etan meza izanen da, eta ordu berean artisauak izanen dira eliza atarian: xaboiak, bitxiak, gozoak, eztia, taloak...

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun