800 metroko Nafarroako errekorra egin du Saioa San Miguel doneztebarrak 18 urtez beheitiko kategorian

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 6a, 08:00
Saioa San MIguel doneztebarrak 800 metroko errekor berria egin du pista estalian, 18 urtez beheitiko kategorian.

Espainiako 20 urtez beheitiko pista estaliko atletismo txapelketa jokatu da Antequeran eta Grupoempleo Pamplona Atletico taldean ari den Saioa San Miguel doneztebarrak marka ederra egin du. Hain zuzen, 800 metroko Nafarroako errekorra egin du (2.19.33), Ana Gayarrek zeukan marka hobetuz. Duela 23 urte egin zuen marka hori Gayarrek.

Pamplona Atleticoko emakumeen taldea seigarren izan da sailkapen orokorrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun