Andoni Ugalde oiartzuarra da Bortz Kirol txapelketako lehen finalista

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 5a, 18:00

Karrikaburu eta Ugalde, lehen faseko norgehiagokan. Garcia doneztebarrak larunbatean ezustekoa ematen ez badu, hori izan daiteke finala ere.

David Albiasu narbartearrak utzi behar izan zuen lehia finalerdietako laugarren partidan

Andoni Ugalde oiartzuarra izanen da Doneztebeko Erreka elkarteak lehen aldiz antolatutako Bortz Kirol txapelketako lehen finalista. Larunbatean David Albiasuren kontrako finalerdi estuan jokoan ari zela narbartearrak lehia utzi behar izan zuen laugarren partidan. Datorren larunbatean Donibaneko Jerome Karrikaburuk eta Doneztebeko Eloi garciak jokatuko duten bertze finalerdian erabakiko da bigarren finalista.

Larunbateko finalerdia izaten ari zen txapelketa honetako norgehiagoka estuenetako bat. Xaren Ugaldek 20-18 irabazi zion Albiasuri; joko garbin narbartearrak 20-13 irabazi zion oiartzuarrari; eskularruarekin Ugaldek 20-10 irabazi zion Albiasuri eta paletaz, narbartearra 11-4 irabazten ari zela, ondoezik sumatu eta erretiratu egin zen. Hortaz, Ugalde finalean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun