Eguberriak antolatzeko bilera irekia eginen dute astelehenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 2a, 12:30

Aurtengo Eguberriak, eta bertzeak bertze Olentzeroren etorrera antolatuko dute.

Hiru aste eskas falta dira aurtengo Eguberrietarako, eta horiek antolatzeko bilera irekia antolatu du Doneztebeko Udalak heldu den astelehenerako, hilaren 5erako. Udaletxean elkartuko dira 20:00etan, eta Eguberrien antolaketan parte hartu nahi duen oro gonbidatua dago. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun