Malerrekako Mankomunitateak 30.000 euroko inbertsioa egin du zabor guttiago sortzea helburu duten jardueretan

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 29a, 20:00

Malerrekako eskoletan elikagaien xahuketa murrizteko egindako kanpaina.

2022an Malerrekako Mankomunitateak hainbat ekintza eta kanpaina garatu ditu hondakinen sorrera murrizteko eta sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko

Zehazki Malerrekako eskoletan elikagaien xahuketa murrizteko, hondakinen sorreraren prebentzioa bultzatzeko, biohondakinen birziklapena sustatzeko eta gainerako hiri-hondakinen kudeaketa hobetzeko kanpaina espezifikoak garatu dituzte. Guztira, 2022an, Mankomunitateak 30.000 euro baino gehiago inbertitu ditu ekintza horiek guztiak egiteko, eta gehienak 2022ko Hondakinen Urteko Funtsak diruz lagundu ditu. 

Hondakinen Urteko Funtsa Nafarroako Mankomunitateek zabortegira bideratzen duten hondakin tona bakoitzeko ordaintzen duten kanonaren bitartez hornitzen da. Urte osoan  bildutako dirua entitateei itzultzen zaie hondakinen kudeaketa hobetzeko aurrera ateratzen dituzten ekintzen, hondakinen murrizpen edota birziklapen datuen arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun