'Oso printzesa iletsua' ipuin kontaketa izanen da Zubietan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 30a, 11:00

Zubietako Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatua, Oso printzesa iletsua ipuin kontaketa izanen da abenduaren 3an 17:00etan Zubietako eskolan, Tdiferencia antzerki taldearen eskutik. Ikuskizuna hiru urtetik goitikoentzako haurrei zuzendua dago eta 45 minutuko iraupena dauka.

Sinopsia

Luzila printze urdin baten bila dabil; guapoa, dotorea, moñoñoa, gaztelu eta zaldiarekin, animaliei abesten diona, zoriontsu bizi eta eperrak jaten dituena. Baina bere bila dabil BERENGANDIK IHES EGITEKO!! Ze Luzilak bene-benetan nahi duena zoriontsu izatea da. Benetan berak maite duena bere munstro iletsua da eta.

Ipuin bat baino gehiago da hau. Irri eginen duzu, baita parte-hartu ere, eta denbora ziztu bizian pasako zaizu, mingainean ez ezik, toki guztietan ileak dituen printzesa iletsu honekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun