Utergak eta Agirrezabalak irabazi dute Azpeitiko erremonte profesionaleko txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 28a, 11:00
Uterga eta Agirrezabala txapeldun eta Jabalera eta Ion txapeldunorde, ortziralean Azpeitian.

Azpeitiko erremonte profesionaleko txapelketaren finala jokatu zuten ortziralean eta Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-26 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Ioni. Lehen faseko hiru partidak irabaziak zituzten urdinek, baina finalean Uterga bikain aritu zen. Utergak eta Agrrezabalak Nafarroako txapelketa ere irabazi zuten.

Ortziraleko finalean beti aitzinetik ibili ziren gorriak eta sei tantoko aldea hartu zuten agudo (8-2). Uterga aunitz sartu zen jokoan eta urdinek ezin izan zioten pilota kendu. Honela, beti tanto alde politarekin izan ziren beti markagailuan gorriak eta azkenean 35-26 nagusitu ziren.

Hirugarren posturako lehian, Zeberio II.ak eta Aimar Saldias oiztarrak 35-28 irabazi zieten Matxin III.a eta Otanori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun