Iturengo udalak Herriko Ostatua errentan eman nahi du

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 26a, 09:30
Iturengo Herriko Ostatua bortz urterako errentan eman nahi du Iturengo Herriko Etxeak.

Taberna eta jatetxeaz gain, Kontseilu karrikaren 38. zenbakiko etxebizitza ere eman nahi ditu errentan Iturengo Udalak. Interesatuta daudenez, abenduaren 2ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Ikusi hemen Nafarroako Kontratazio Atarian dagoen iragarkia.

Iturengo Udalak, azaroaren 16an egin zuen osoko bilkuran erabaki zuen pliego berriak onartu eta enkantean ateratzea, Herriko Ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua eta, horrekin batera, Kontseilu karrikako 38. zenbakian dagoen etxebizitza ere.

Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 2ko 14:00ak arte dago zabalik. Tramitazioa egiteko, Iturengo Udalaren egoitza elektronikoan sartuta egin behar da.

Ikusi iragarki osoa Nafarroako Kontratazio Atarian.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun