Erreka Guraso Elkarteak zozketako sariak banatu ditu

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 13:30

Etxeberria-Mielgo familia, Sara Maylin, Maria Dolores Zozaia eta Aitziber Santesteban izan dira sarituak

Erreka Guraso Elkarteak postua paratu du aurten lehenbizikoz Doneztebeko ferietan eta kamiseta, botila, gosari poltsa eta pintxoez gain, zozketa txartelak saldu dituzte. Lau sari zozketatu dituzte: Doneztebeko Belarra Jatetxean bi pertsonendako otordua, Iturengo Herriko ostatuan bi pertsonendako otordua, Donamariako Bentan bi pertsonendako otordua eta Elgorriagako Bainuetxean bi pertsonendako zirkuitu termala eta otordua.

Atzo egin zuten sari banaketa eta hauek dira lau irabazleak:

  • Belarra jatetxea: Maria Dolores Zozaia (bere biloba Galderrek bildu zuen saria).
  • Donamariako benta: Aitziber Santesteban.
  • Iturengo herriko ostatua: Sara Maylin.
  • Elgorriagako bainuetxea: Etxeberria-Mielgo familia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun