Jostailu eta liburu bilketa antolatu du Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 15:30

Doneztebeko Erreka Guraso Elkarteak antolatuta jostailu eta liburu bilketa eginen dute heldu den astelehenean eta asteartean. 10:00etatik 12:00etara, eta 17:0etatik 19:00etara bilduko dituzte Doneztebeko zineman. 

Bildutako jostailu eta liburuak abenduaren 11n Doneztebeko Santa Luzia ferian salduko dituzte. Lortutako dirua Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari emanen diote.

Jostailuak egoera onean egon beharko dira, eta poltsa itxi batean eraman beharko dira zinemara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun