Malerrekako zenbait errepide itxiko dituzte larunbatean Malerrekako rallya dela eta

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 23a, 15:00

Larunbatean dute egitekoa Malerrekako VI. rallya. Aurten, lehenengoz eskualde osoan barna eginen dute, eta horregatik larunbatean hainbat errepide itxiko dituzte rallyak irauten duen bitartean. 

Honako errepide hauek dira itxiko dituztenak: 

  • NA-170 errepidea  09:30etik 14:15ak arte Iturengo herria pasa eta Saldiasko zubiraino (19,5 eta 27,5 kilometro artean).  11:30etik 12:00etara errepidea irekiko dute bizilagunak mugitu ahal izateko. 
  • NA-4040 errepidea 15:00etatik 19:30ak arte Doneztebe eta Labaien artean (0,5 eta 12 kilometroen artean). 17:40etik 18:10era bizilagunentzat errepidea irekiko dute. 
  • NA-4114, 09:15etik 15:50ak arte Saldias eta Orokieta artean eta 15:25etik 20:00ak arte Saldiastik Aieletako gurutzera. 

Norbaitek ordutegiarekin zalantzaren bat badu ondorengo zenbakietara deitu dezake: 630 564 761 (Hodei), 630 324 377 (Ander), 608 830 714 (Unai) eta 649 771 693 (Jon). 

Lasterketa egunean bertan, edozein arazo edo larrialdietarako  lasterketako zuzendari Isaias Martinekin harremanetan jartzeko aukera egonen da 696 925 058 zenbakian, eta baita Hodeirekin (630 564 761)  eta Anderrekin ere (630 324 377).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun