103 urte osasunez bete ditu Sunbillako Isabel Indak

Sunbillako Isabel Inda kontent, 103 urte bete zituen egunean, azaroaren 18an.

Isabel Inda Arregi 1919ko azaroaren 18an sortu zen Gazteluko Senpernean. 30 urterekin Sunbillako Jose Mari Elizondo Bazterrikarekin ezkondu zen eta Latsa baserrira etorri zen bizitzera. Bortz seme-alaba, zazpi biloba eta hamabi birbiloba izan ditu. Joan den ortziralean 103. urtebetetzea ospatu zuen etxekoekin. Duela hiru urte, ehun urte bete zituenean, Sunbillako ohorezko alkate izendatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun